XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Sasoikoak ere badira - ihardetsi zuen gizonak, masailak gorritu antzean; baina Lizak bere buruari eraginez zalantza keinuak egin zituenean, Georgek ez zuen erantzun zakarrik eman.

Bere arrakastak ez zuen harropuztu, leundu baizik.

Aldi batean han jarraitu zuen, gorputz erdia txabolatik kanpo, emazteari eskua estutuz, bere arrakastarena komentatuz, eta uskeria honegatik ez zedila estutu eskatzen zion.

- Koldarra izan banintz - esan zuen.

Pentsa ezazu koldarra banintz!.

- Aizu, George - esan zuen andreak, lotsati antzean.

Lehengo kezka horrekin jarraitzen duzu, ezta?.

- Lehen bezain erremindurik, laztana.

Begira nire gaztigua: Txakur txabolan bizi behar!.

- Gaztigu bat al da benetan, George? Ez zaitu dibertitzen? - Ene maitea!.

Orduan barkamena eskatu zion emazteak; egitan diotsuet.

Gero, loguretu egin zen eta txabola barnean kuzkurtu zen.

- Zergatik ez duzu pianoa jotzen loak har nazan - eskatu zion.

Eta gelan zehar abiatu zenean, Georgek oharkabe esan zion.

Eta itxi ezazu leiho hori. Korrontea sentitzen dut.

- Baina, George, ez eskatu horrelakorik mesedez.

Leiho horrek beti zabalik egon behar du haurrentzat, beti zabalik, beti.

Oraingoan Georgek eskatu behar izan zuen barkamena, eta Darling andrea haurren jolas gelara joan zen, eta pianoa jotzen hasi zen, eta Darling jauna berehala hartu zuen loak.